Ohiko galderak

Erakusketari buruz maiz egiten diren galderak aurkituko dituzu.

Zabalik al dago erakusketa?

Bai, erakusketa ordutegi honetan egongo da zabalik:

Asteartetik larunbatera:
11:00-14:00 eta 16:00-20:00.

Astelehen, igande eta jaiegunetan itxita.

Sarrera erreserbatu behar dut erakusketa bisitatzeko?

Ez, ez da beharrezkoa: sarrera librea eta doakoa da, baina barruan egon daitekeen jende kopuruari mugak ezarri zaizkio. Nahi baduzu, bisitatu aurretik gurekin harremanetan jar zaitezke aretoan zenbat jende dagoen jakiteko edo une jakin batean jende gutxieneko ordutegiak zein diren jakiteko.

Zenbat denbora behar da bisitatzeko, gutxi gorabehera?

Bisitak 45 eta 60 minutu artean irautea gomendatzen da, baina nahi beste gera zaitezke erakusketan. Dena dela, gogoan izan 20:30ean aretoa hutsik egon beharko dela.

Mugikortasun urritua duten pertsonak sar daitezke barrutira?

Donostian egon bitartean KOLDO MITXELENA Kulturuneak hartuko du Seeing Auschwitz erakusketa, eta bertako instalazioak mugikortasun urriko pertsonentzat eta haur kotxeentzat egokituta daude. Era berean, erakusketa barruan atseden hartzeko hainbat gune daude. Behar berezirik baduzu, jarri lasai gurekin harremanetan eta poz handiz lagunduko dizugu.

Argazkiak atera ditzaket Seeing Auschwitz bisitatzean?

Bai, mugikorrak eta flashik gabeko kamerak erabil daitezke, baina ezingo da erabili tripoderik, selfie-makilarik eta beste bisitariei ibiltzea eta ikustea eragozten dien ezein aparaturik. Argazkiak ateratzen badituzu, gogoratu argazkietan agertzen diren biktimen memoria errespetatzeaz eta zure esperientzia sare sozialetan partekatzeaz, gu etiketatuz eta erakusketaren traol hitz ofiziala erabiliz (#SeeingAuschwitz).

Noiz arte egongo da erakusketa Donostian?

KOLDO MITXELENA Kulturunean uztailaren 3ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa.

Zer neurri hartu dira bisitariak COVID-19 gaitzetik babesteko?

KOLDO MITXELENA Kulturuneak hainbat neurri hartu ditu Seeing Auschwitz erakusketa eta gainerako instalazioak bisitatzean bisitari guztiak erabat seguru daudela ziurtatzeko. Hemen kontsulta dezakezu gure segurtasun politika osoa.

Nola jar naiteke bisitarientzako arreta zerbitzuarekin harremanetan?

Poz handiz jasoko ditugu zure kontsultak eta iradokizunak, posta elektronikoz info@seeing-auschwitz.com nahiz telefonoz (+34) 943 11 27 56.

Ba al dago bisita gidaturik?

Seeing Auschwitz KOLDO MITXELENA Kulturunean egon bitartean, ostegunero bisita gidatuak eskainiko dira 17:00etan, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Doako zerbitzu horri buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan KOLDO MITXELENA Kulturuneko lantaldearekin info@komazk.com helbide elektronikoan edo 678 20 46 35 telefonoan.

Haurrentzat egokia al da erakusketa?

Pedagogia adituz osatutako diziplina anitzeko lantalde batek garatu ditu erakusketaren edukiak, bisitari bakoitzak ahalik eta probetxu handiena atera ahal izan dezan erakusketa bisitatzean eta aurkeztutako gertaerak ongi ulertu ahal izan ditzan, berdin dio zenbat dakien aurretik. Hain zuzen ere, Historiako curriculumean Bigarren Mundu Gerrari buruz ikasten ari diren Bigarren Hezkuntzako ikasleak dira gure bisitari asko.

Era berean, biktimenganako eta bisitarienganako begirune sakona izanik garatu da erakusketa; hortaz, ez da erakutsi apetazko indarkeria espliziturik. Halaber, ahalegin handiak egin dira historia horrek bisitariengan izan dezakeen eragin emozionala kontuan hartzeko. Historia segurtasunez aztertu, hobeto ulertzen saiatu, eta nork bere kabuz zentzua eman ahal izatea izan da helburua.

Beste edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Gora
Kokalekua

Sala de
exposiciones
Koldo Mitxelena
Kulturunea

Sare sozialak