KOLDO MITXELENA Kulturuneak SEEING AUSCHWITZ aurkezten du Donostian

Donostia-San Sebastián. Gaur goizean Seeing Auschwitz erakusketak euren ateak ireki ditu KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK), uztailaren 3ra arte. Erakusketak Alemania naziak egindako izugarrikerien dimentsioari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, gaur arte iraun duen eremuko argazki ebidentzia urriak aztertuz.

Erakusketa, Musealia konpainia donostiarraren sorkuntza originala, Auschwitz BirkenauEstatuko Museoarekinlankidetzan, Nazio Batuen Erakundearekin eta UNESCOrekin elkarlanean eta Centro Sefarad-Israelen parte hartzearekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak ekoiztu du.

500 m2 baino gehiagotan zehar, Seeing Auschwitz-ekbiktimen eta egileen erretratuakaurkezten ditu, baita esparruaren irudi kolektiboa konfiguratu duten sarraskitze prozesuaren argazkiak eta, aldi berean, bisitariari erronka bat proposatzen diona.

Erakusketako 5 espazioen ibilbidearen zehar, irudi bakoitzak benetan erakusten duena kritikoki aztertzeko tresnak eskaintzen zaizkio ikusleari, ez soilik lekuaz eta momentuaz, baizik eta bere egileei buruz eta gure burua ere, ikusle gisa.

“Oroimen indibiduala eta kolektiboa, irudien bidez eraiki ohi da. Seeing Auschwitzerakusketak leku honen irudimen kolektiboa eraiki dituzten iturriak kritikoki aztertzeko gonbidapena da. Proiektu hau KMK-n erakustea oso garrantzitsua da guretzako. Erakusketa bisitari bakoitzarekin elkarrizketa bat da, eta etxean, gure herrikideekin, egin ahal izatea munduko beste edozein lekutan egitea baino bereziagoa da”, dio Luis Ferreirok, Musealiaren zuzendaria.

Seeing Auschwitzen bizirik ateratakoen testigantzakikus-entzunezko formatuan aurkerzten dira baita ere, holokaustoan zehar euskal deportatuen inguruko informazio zehatzaz eta Auschwitzera deportatutako Errealaren zalearen istorio pertsonalaz gain. Erakusketa bisitari bakoitzarekin elkarrizketa bat da, eta etxean, gure herrikideekin, egin ahal izatea munduko beste edozein lekutan egitea baino bereziagoa da”, dio Luis Ferreirok, Musealiaren zuzendaria.

Erakusketa Musealiak sortu du, Paul Salmons britainiarrak zuzentzen du, nazioartean gaur egungo hezkuntzan eta gaurko holokaustoan espezialistarik handienetako bat bezala aitortua, aditu talde batekin batera.

Salmonsen hitzetan: “Seeing Auschwitz ikustean hainbat argazkik garai eta toki bereko ikuspuntu erradikalak nola aurkezten dituzten aztertzen da. Egilearen lente gupidagabea biktimek eurek sortutako irudiekin batera daude; SSren argazkiak garai hartako hilketa puntu handienetik distantzia gutxira erlaxatzen dira, hil zituzten pertsonen gerra aurreko argazkiekin batera. Zati horietatik, irudi osoagoa eta Auschwitzen esanahia hobeto ulertzen hasi gaiztezke”.

Musealiari Buruz

Musealia 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen erakusketa ekoizle konpainia donostiarra da. Bere erakusketak izaera narratiboa eta zehaztasun historiko eta zientifikoa izateagatik nabarmentzen dira, haien hezkuntza balioa eta eragin emozionalarengatik batez ere. Musealiako taldearen proiektuak mundo osoko 40 museo eta instituzio baino gehiagotan izan dira: Estatu Batuetan, Polonian, Alemanian, Mexikon, Italian, Suezian, Ukranian edo Danimarkan, besteak beste.

Auschwitz-Birkenau Estatu Museoari buruz

Poloniak 1947tik aurrera nazi alemaniarren kontzentrazio eta sarraskitze esparruaren aztarnak eta eremua zaindu du, Oświęcim-en kokatuta dagoen Auschwitz-Birkenau Estatuko Museoa sortuz eta bere erakusketekin. Museo-memorialean egindako lanari esker, Auschwitzen eraildako 1.100.000 pertsona baino gehiagok eta gaur genozidiotik bizirik atera direnek ahotsa lortu dute historian. 2019an, bisitarien marka guztiak gainditu ziren, 2,3 milioi bisita gaindituz.

NBE / UNESCOren partaidetzari buruz

Nazio Batuen Erakundea 193 estatu kideek osatzen dute, nazioarteko bakea eta segurtasuna mantentzeko, nazioen arteko adiskidetasun harremanak sustatzeko eta aurrerapen soziala sustatzeko konpromisoa hartuz, bizi maila eta giza eskubideak hobetzeko. Holokaustoa dibulgatzeko programaren bidez, 2018an, Nazio Batuen Hezkuntza, Zientzia eta Kultura Erakundearekin batera, Musealia taldeari Seeing Auschwitz sortzeko enkargua eman zitzaion. Pariseko eta New Yorkeko egoitzetan inauguratu zen erakusketa, bere hedapen misioan funtsezko tresna gisa pentsatu zen, etorkizunean genozidio ekintzak prebenitzen laguntzeko, munduari holokaustotik ikasitako ikasgaiak gogoraraziz, bere Hezkuntzarako 2030 agendaren arabera.

Gora
Kokalekua

Sala de
exposiciones
Koldo Mitxelena
Kulturunea

Sare sozialak