AUSCHWITZ IRUDITAN

Bigarren Mundu Gerran, Auschwitzen, 1.100.000 pertsona erail zituzten gutxienez, gehienak juduak. Alemania naziak 1940tik 1945era bitarte funtzionamenduan izandako heriotza fabrika handiena izan zen.

Ia egunero, milaka gizon, emakume eta haur iristen ziren esparrura. Trena iritsi eta ordu gutxi batzuetara, gas ganberetan heriotza aurkitu zuten gehienek. Estatuak pentsatu eta planifikatutako eta SSek zuzendutako prozesu baten amaiera zen. Ondoren, 1945eko neguan, ihes egin aurretik esparrua suntsitzeko eta beren krimenen arrastoak ezabatzeko ahaleginak egin zituzten SSek.

Hala eta guztiz ere, guztia ez zen desagertu.

Seeing Auschwitz erakusketak naziek isildu eta ilundu nahi izan zuten munduari begietara begiratzeko gonbita egiten dio bisitariari

Ikuspegi kritikoz, hitzek deskribatu ezin dutena kontatzen diguten irudiei behatzeko, 100 bat argazkiz eta irudiz osatutako aukera honen bitartez.

1945eko urtarrilaren 27an Auschwitz askatu zenean, froga berri eta ugari aurkitu ziren, Alemania naziak hainbat talderen kontra egindako basakeriak agerian uzten zituztenak: juduak, poloniarrak, erromaniak, gerra presoak (sobietarrak eta beste nazionalitate batzuetakoak), kriminalak, Jehovaren lekukoak eta erregimenaren aburuz «gizatxar» zirenak.

Errealitate lazgarri horren lekuko, Auschwitzen ateratako milaka argazkietako batzuk aurkitu ziren, sarraski sistematikoko prozesuaren erakusgarri: deportatuak iristen zirenetik eta erre arte, presoen erretratuak, eta esparrua zuzendu zuten ofizialen eguneroko bizitzaren irudiak.

Lekukotasun bisual guztiz baliotsua da, eta, zalantzarik gabe, gaurdaino Auschwitzi buruz izan dugun irudia taxutu du, baina, aldi berean, geure buruari galdera hau egitera behartzen gaitu: iturri neutralak al dira argazki horiek, edo ikuspegi zehatz batetik islatzen dute Auschwitz? Benetan Auschwitzeko laztura neurrigabea erakusten al dute «iraganari begirako leiho» horiek? Eta, are garrantzitsuagoa dena, egiaz esan al dezakegu haien bitartez Auschwitz «ikusi» dugula?

Gora
Kokalekua

Sala de
exposiciones
Koldo Mitxelena
Kulturunea

Sare sozialak